- Bezeroen interesak geureak ere badira.
- Agentziaren eta bezeroaren arteko gatazkarik badago, bezeroaren interesek izango dute lehentasuna.
- Bezeroekiko harremana beti izango da profesionala, zintzoa eta hurbila. Bezeroari informazio guztia emango diogu, arduraz.
- Alokatze Segurua – El Alquiler Seguroko agenteek beren bezeroen interesen alde egingo dute, une oro, eta tratu justua emango diete transakzio bateko alde biei.
- Alokatze Segurua – El Alquiler Seguroko agenteek ez dute nahasmenik sortuko errentatzaileen, maizterren, higiezinetako profesionalen artean, ezta transakzio bateko aldeen artean ere. Halaber, bere lanean, ez dute iruzurrezko prozedurarik edo gezurrik erabiliko.
- Alokatze Segurua – El Alquiler Seguroko agenteak, euren jardunean, saiatuko dira higiezinen profesionalen irudiari kalterik ez egiten eta haien izena ez zikintzen.
- Alokatze Segurua – El Alquiler Seguroko agenteek zintzo jokatuko dute higiezinen arloko beste profesionalekin, abantaila bidegaberik hartu gabe.
- Alokatze Segurua – El Alquiler Seguroko agenteek saihestu egingo dute jabetza edo transakzio bati buruzko gertaera garrantzitsuak handitzea edo faltsutzea.
- Alokatze Segurua – El Alquiler Seguroko agenteek egiazko informazioa eman beharko dute publizitatean eta aurkezpenetan, eta inola ere ez diote nahasterik eragingo publikoari.
- Alokatze Segurua – El Alquiler Seguroko agenteek lege-aholkua eskatzeko gomendatuko diete bezeroei, euren interesak defendatu behar dutenean.
- Alokatze Segurua – El Alquiler Seguroko agenteek ezin dute inor zerbitzu profesional barik utzi arraza, kolore, erlijio, sexu, ezgaitasun fisiko, maila sozial edo jatorriagatik. Halaber, ezin dute inolako plan edo hitzarmenetan parte hartu norbait diskriminatzeko arraza, kolore, erlijio, sexu, ezgaitasun fisiko, maila sozial edo jatorriagatik.
- Alokatze Segurua – El Alquiler Seguroko agente batek errentatzaile edo maizter bat ordezkatzen badu, horren berri eman beharko dio, albait arinen, errentatzaile edo maizterra ordezkatzen duen higiezinen profesionalari.
- Alokatze Segurua – El Alquiler Seguroko agenteek, transakzio bat burutu arte, alokairu eskaintza guztiak helarazi beharko dizkiete errentatzaileei, albait arinen eta era objektibo eta inpartzialean.
- Jabetzan ez da kartelik jarriko, ezta publizitaterik egingo ere, jabearen baimenik gabe.
- Alokatze Segurua – El Alquiler Seguroko agenteek ezin diete bere burua bezerotzat aurkeztu, ez zuzenean ez telefonoz, higiezinen beste profesional batekin jabetza lotuta duten jabeei.
Etika kodeaAdmin2017-08-17T17:40:37+02:00